Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Bakea eta bizikidetza teknikaria behar du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak
Bakea eta bizikidetza teknikaria behar du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK).
ESKAINTZEN DENA:
- Lanpostua GASTEIZEN, baina lan eremua Euskadi osoa izango da.
- Jardunaldi osokolanaldia.
- 27.126,60€ urtean (soldata gordina).
- EGK-ren barne hitzarmenak araututako lanpostu bat eta EGK-ko Batzorde Iraunkorraren ardurapean.
- Lantalde gazte eta dinamikobatean parte hartzea.
- Bakea eta bizikidetzaren alde lan egitea, gazteok ardatz izanik.
LANPOSTUAREN EZAUGARRIAK:
- Bakea eta bizikidetzarekin lotura duten proiektuak sortu, antolatu, garatu eta ebaluatu.
- Hausnarketa eta elkarrizketarako gune erosoak eta parte-hartzaileak erraztu.
- Bakea eta bizikidetzarekin lotutako gazteen beharrak, interesak, ikuspuntuak eta proposamenak jaso, aztertu eta erakundeei eta komunikabideei helarazi.
- Gazte elkarte, gizarte mugimendu, gizarte eragile eta administrazioarekin elkarlana eta, proiektuaren arabera, koordinazioa.
- Bakea eta bizikidetzarekin lotutako gaien gaineko aholkularitza.
- EGK-ko beste lan-arloetan “bakea eta bizikidetza" ikuspuntua bermatu.
- EGKren beste arloekin koordinatu.
ESKATZEN DENA:
- 30 urte baino gutxiago izatea.
- Arlo sozialean gradu edo graduondoko titulazioa izatea (Pedagogia, Soziologia, Antropologia, Filosofia...). Arlo honetako ikasketak izan ezean, egiaztatu daitekeen esperientzia izatea.
- Bake Kulturaren kudeaketan edota Giza Eskubideetan formazioa izatea (gradu-ondoko ikasketak, ikastaroak...) eta hauekiko konpromisoa.
- Gure Historia, bereziki azken hamarkadetako errealitatea eta honen gainean dauden ikuspuntu eta diskurtsoak ezagutzea.
- Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetza Sailburuordetzakoagenda berriari lotutako gaiak eta diskurtsoak ezagutzea (errefuxiatuak, migrazioak, kultur eta erlijio aniztasuna, berdintasunik eza...).
- Partaidetzaetadinamizazio tekniketan esperientzia izatea.
- Euskal gazteriaren, elkartegintzaren eta gizarte mugimenduen errealitatea ezagutzea.
- Euskaraz zein gaztelaniaz hitz egiteko eta idazteko maila altua (CAmaila: EGA edo titulu baliokideak), bita ingelesez ere (B2 maila).
- Mugikortasunean (EAE) eta ordutegian malgutasuna izatea.
- Lanean hasteko berehalako prestutasuna izatea.
BALIOETSIKO DA:
- Elkartegintzan esperientzia izatea (gazte elkarteetan, Gobernuz Kanpoko Erakundeetan, gizarte mugimenduetan...).
- Bakea eta bizikidetzaren alorrean gazteek martxan jarri dituzten, edo gazteak barnebiltzen dituzten ekimenak ezagutzea.
- Lantaldean aritzeko eta harremanetarako gaitasuna izatea.
- Ekimen propioak autonomiaz eta arduraz garatzeko gaitasuna izatea.
- Sortzailea, arazoen aurrean alternatibak bilatu eta hainbat ikuspuntu barne biltzeko gaitasuna.
- Jendaurrean hitz egiteko gaitasuna.
- Bestehizkuntza batzuen ezagutza, adibidez frantsesa.
- Beste lurraldeetako bake eta bizikidetza prozesuak ezagutzea.
- Informatika-ofimatika erabiltzen jakitea.
HAUTAGAITZA AURKEZTEKO:
- Epea: Martxoak 29,eguerdiko 12:00ak arte.
- Sartu eta bete Datu babesaren politika(derrigorrezkoa).
- Curriculuma eta motibazio gutuna bidali egk@egk.eus helbidera/ Gaian “Bakea eta Bizikidetza teknikaria” idatzi.
- Motibazio gutuna honela izandatu: IzenAbizenakKARTA_BAKEA
- Curriculum dokumentua honela izendatu: IzenAbizenakCV_BAKEA
Hauek izango dira prozesuan kontuan hartu izateko hainbat data:
- Curriculumen bidalketa, martxoaren 29a arte (eguerdiko 12:00ak arte).
- Froga idatzia nork egin behar duenaren jakinarazpena, matxoaren 31an.
- Froga Idatzia Bilbon, apirilaren12an.
- Elkarrizketa nork egin behar duenaren jakinarazpena, apirilaren14an.
- Elkarrizketa eguna, apirilaren 16an.
- Lanean aritzeko hautatuaren jakinarazpena, apirilaren19an.
- Berehala hasteko.
Iturria: EGK.
(Irudia: Pixabay lizentzia. Iturria: Pixabay)
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau