Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Arrasateko San Andreseko Gaztetxokorako, hezitzaile bila dabil Txatxilipurdi
Arrasateko San Andreseko Gaztetxokorako, hezitzaile bila dabil Txatxilipurdi.
Eginkizunak:
- Lan hezitzaile eta euskalduna burutu.
- Nerabezaro garaian dauden gazteekin harremanak sortu.
- Gaztetxokoetako dinamika kudeatu.
- Opor garaian (Gabonetako eta udaberriko oporretan) ekintza bereziak aurrera atera eta uztailean udalekuek/Udaixe gauzatu.
Beharrezkoa:
- Gutxienez, erdi edota goi mailako titulazioa izan beharko da. Hobetsiko da Gizarte Hezkuntza Gradua edo Heziketaren zein Gizarte Zientzien arloan eduki daitezkeen bestelako Gradu batzuk (magisteritza, pedagogia, psikologia, soziologia...).
- Europako Erreferentzia Markoaren C1 gaitasun maila egiaztatu beharko da.
- Gaiarekin lotutako formazio ikastaroak izatea.
- Izaera sexualeko delitu ezaren agiria aurkeztea.
Kontuan hartuko da:
- Begirale titulua izatea.
- Generoa.
- Talde lanean aritzeko gaitasuna.
- Lanerako prestutasuna.
- Euskara Elkarte edo euskalgintzako beste erakundeekin izandako esperientzia.
- Herrigintzan izandako ibilbidea.
- Gidabaimena izatea.
Eskaintzen da:
- Jardun erdiko lan kontratua, arratsaldez (asteartetik ostiralera eta hilean asteburu bat).
- Kontratuaren iraupena: ikasturte amaiera arte (uztaila) luzatzeko aukerarekin.
- Lanean hastea: martxoak 3.
Interesatuek Curriculum Vitaea bidali behar dute otsailaren 25erako l.sanvicente@txatxilipurdi.eus helbidera.
(Iturria: Txatxilipurdi)
(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau