Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Argiztapeneko eta Sistemetako laguntzailea behar du Bilboko Arte Ederren Museoak
Argiztapeneko eta Sistemetako laguntzailea behar du Bilboko Arte Ederren Museoak. Sailari dagozkion zereginak egingo ditu, besteak beste:
- Artelanak argiztatzea, eta erakusketa espazioetan edo ekitaldietan aldi baterako instalazio elektrikoa muntatzea.
- Instalazio elektrikoen eta klimatizatze instalazioen mantentze prebentibo eta zuzentzailearen lanak egiteko kontratatutako enpresek egindako lanak behar bezala egiten direla kontrolatzea eta gainbegiratzea.
- Eskaerak kudeatzea, eta ordezko piezen eta materialen bilketa kontrolatzea.
- Zerbitzu Orokorren Arloarekin lankidetzan aritzea, muntaketako eta eraikuntzaren mantentze orokorreko lanetan
Profila:
- Gutxienez ere LH2 mailako formakuntza, instalazio eta linea elektrikoetan, eta/edo goi mailako beste heziketa ziklo batzuetan, eraikinetako instalazioak mantentzeari eta muntatzeari lotutako gaietan..
- Gutxienez bost urteko lanbide esperientzia, antzeko eginkizunetan.
- Euskaraz jakitea, gutxienez 2. hizkuntza eskakizunaren mailan.
- Kontuan hartuko da ingelesez jakitea.
- Kontuan hartuko da museoen arloa ezagutzea.
Eskaintzen dugu: lan kontratu mugagabea, txanda kontratua eginda. Diru ordainsaria, lanpostuaren ezaugarriei dagokiena izango da.
Berehala lanean hastea.
Lanpostua lortu ez arren hautaketa gainditzen duten gizabanakoak, lan poltsa batean sartuko dira, gehienez bi urterako, aldi baterako beharrei erantzun ahal izateko.
Hautagaiak aurkezteko epea 2020ko azaroaren 22an amaituko da.
Eskaerak hemen: Bilboko Arte Ederren Museoa.
(Irudia: Pixabay izentzia. Iturria: Pixabay)
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau