Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Lana Argitalpen proiektu arduraduna behar du Ikas euskal pedagogia zerbitzuak

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak
2021/01/12 - Ikas

Argitalpen proiektu arduraduna behar du Ikas euskal pedagogia zerbitzuak

Ikas euskal pedagogia zerbitzuak langile baten ordezkatzeko, 2. mailako argitalpen proiektu arduraduna bilatzen du. Denbora osoko lan kontratu finkoa da, Uztaritzeko egoitzan kokatua.

Eginkizuna

Akatsik gabeko dokumentuen ekoiztea bigarren mailako irakasleen eta ikasleentzat, barne eta kanpo baliabideak kudeatuz eta koordinatuz.

Lan mota nagusiak 

  • Euskal irakasleen eta ikasleen beharretan oinarritzen diren argitalpen proiektuen sortzea eta burutzea
  • Proiektuen garatzeko urratsen planifikatzea
  • Enpresa kanpoko eta barneko zerbitzu hornitzaileen kudeatzea eta koordinatzea (idazleak, itzultzaileak, ilustratzaileak...)
  • Idazleen eta itzultzaileen testuen kontrolatzea (beharrez berriz idaztea) baldintzen bildumen araberakoak direla segurtatzeko
  • Argitalpenen eguneratzeko beharrei adi egotea
  • Proiektuetako aurrekontuen kudeatzea eta menderatzea
  • Zerbitzu hornitzaileen sarearen garatzea eta sustatzea (zerbitzu hornitzaileen aurkitzea, haien formatzea...)
  • Etengabeko hobekuntzako urraspidean aritzea eta proposamen ekarle izatea

Eskatu gaitasunak

  • Maila bikaina euskaraz eta frantsesez (idatziz)
  • Harreman gaitasunak
  • Sortzeko gaitasuna
  • Lehentasunen kudeatzeko gaitasuna
  • Zorroztasuna eta antolatzeko gaitasuna
  • Zerbitzu hornitzaileekin negoziatzeko gaitasuna
  • Proposamenen egiteko gaitasuna
  • Argitalpen saileko informatika programa batzuen ezagutza estimatuko da (Indesign...)

Langilearen hautatzeko urraspidea eta egutegia

- CV zehatza eta motibapen gutuna eskuz idatzia, euskaraz eta frantsesez, Ikasera igor berantenaz 2021eko urtarrilaren 15ean, helbide honetara: Ikas pedagogia zerbitzua, Lapurdiko bizkondeen karrika, 81 – 64480 Uztaritze.

- Hizkuntza eta teknika sailetako probak, eta ondotik elkarrizketak 2021eko urtarrilean.

Interesa baduzu jo esteka honetara: Ikas Euskal Pedagogia Zerbitzua.

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

 

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org