Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
ARGIAn praktikak egiteko aukera
Lantaldean aritu, sare sozialak kudeatzen eta interneterako zein papererako idazten trebatzeko aukera emango du ARGIAk. Bertan praktikak egin nahi izanez gero, irailaren 18an egingo duten azterketara aurkeztu behar duzu.
Azterketa ARGIAren egoitzan egingo da (Lasarte-Oria, Zirkuitu Ibilbidea, industrialdeko 15. pabilioia) eta egoerak ahalbidetzen badu EHUko Leioako campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean egiteko aukera ere eskainiko da.
Joatekoa bazara, bidali e-mail bat praktikak@argia.eus helbidera eta adierazi bi lekuetako zeinetan nahiago duzun azterketa egitea. Azterketara curriculuma eraman behar da.
Lau orduko lanaldia izango da eta praktikaldiak 4 hilabeteko iraupena izango du eta hiru sasoi daude aukeran:
- 2020ko urriaren 1etik 2021eko urtarrilaren 31ra.
- 2021eko otsailaren 1etik 2021eko maiatzaren 31ra.
- 2021eko ekainaren 1etik 2021eko irailaren 30era.
Kazetaritzako, Ikus-entzunezko Komunikazioko eta Giza Zientziak eta Komunikazioko ikasleei zuzendutako deialdia da. Nahitaezkoa izango da praktikak egin bitartean unibertsitatean izena emanda egotea.
Iturria: ARGIA.
(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau