Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Arantzazulab-ek Berrikuntza teknikaria behar du
Arantzazulab-ek Berrikuntza teknikaria behar du, Oñatin. Online lan egiteko malgutasuna izango du eta jardun osoko urte baterako kontratua izango da (luzatzeko aukerarekin).
Formakuntza:
· Goi mailako ikasketak: Diseinua, Soziologia, Politika Zientziak, Ingenieritza, Humanitateak eta Enpresan Gradua edo Lizentziatua, zein antzerakoak.
Hizkuntzak:
· Ezinbestekoa: Euskara maila altua, idatziz zein hitzez (EGA) eta Ingelera (B2 edo gehiago).
· Beste hizkuntzaren baten ezagutza aintzat hartuko da.
Esperientzia:
- Positiboki baloratuko da berrikuntzako proiektuen diseinuan edo koordinazioan esperientzia izatea (eragile ezberdinekin
parte-hartze prozesuen dinamizazioan eskarmentua, metodologia berritzaileen ezagutza).
Bestelako ezagutza eta trebetasunak:
· Elkarlana: eragile ezberdinekin lan egitea, konfiantzan oinarritutako harremanak sortu eta sareak eraikitzea.
· Malgutasuna: etengabeko aldaketekin eroso sentitzea eta egin beharrekoak testuinguru aldakorretara egokitzeko gaitasuna.
· Jakinmina eta etengabeko ikasketa: berrikuntzan aritzeak aurretik jorratu ez diren erronkei ekitea dakar, eta horiei irtenbideak proposatzeko ikuspegi berritzaileak etengabe arakatzea eta ikastea beharrezkoa da.
· Ekintzara bideratuta: egitasmoak aurrera ateratzeko hausnarketatik ekintzetara erabakitasunez eta ausardiaz aritzea.
· Komunikazioa: eduki konplexu eta berritzaileak azaltzeko trebezia, komunikatzeko edukia pertsona eta testuinguruaren arabera egokituz.
· Euskal Herriko testuinguruaren ezagutza: administrazio publikoaren antolaketa eta gizarte eragile sarea ezagutzea.
Interesatuek idatzi info@arantzazulab.eus helbidera otsailaren 18a baino lehen.
Iturria: Arantzazulab.
(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau