Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Aralar Irratiko esatariaren ordezkapenerako lan-poltsa deitu du Lekunberriko Udalak
Aralar Irratiko esatariaren ordezkapenerako lan-poltsa deitu du Lekunberriko Udalak
Udarako eskaintzen den ordezkapenaren ezaugarriak honakoak dira:
•2020ko Abuztuaren 3-tik 28-ra.
•Presentziala.
•Lanaldi erdia, astelehenetik ostiralera 10:30etatik 14:30tara.
BETE BEHARREKO BALDINTZAK:
•Adin nagusikoa izatea.
•Euskara maila altua. Gutxienez EGA edo C1 maila eskatzen da. Ezagutza maila erakusten duen titulurik ez dutenei teknikari batek baloratutako ahozko froga egiteko aukera emango zaie.
•Zonaldekoa izatea edota bailarako gaien eta berrien inguruko ezagutza izatea.
AURKEZTU BEHARREKOA:
•Curriculuma.
•Euskararen ezagutza maila erakusten duen tituluaren kopia. Horrelakorik eduki ezean, elkarrizketa egiteko eskaera aurkeztu beharko da.
•Irratiko programazioaren proposamen bat. Dokumentu honek ondorengo puntuak jaso beharko ditu: 1)Bailara eta eskualdeari loturiko irakurketa egitea bere ezagutza erakusteko. 2)Programazioaren helburuak. 3)Helburu horiek betetzeko programak izango dituen sekzio edota edukiak azaltzea. 4)Tokiko komunikabideen sareakin harremantzeko planteamendua azaltzea.
•Proposamenak presentzialki edo telematikoki aurkezteko epea 2020ko uztailaren 10an, 14:30tan, bukatuko da. Erregistro telematikoa bulegoak@lekunberri.eus helbidean.
Iturria: Lekunberriko Udala.
(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau