Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Lana Aiaraldea Ekintzen Faktoriak kazetaria behar du

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak
2019/12/16 - Aiaraldea Ekintzen Faktoria - 688 62 53 66

Aiaraldea Ekintzen Faktoriak kazetaria behar du

Aiaraldea Ekintzen Faktoriak erakunde eta enpresen komunikazioan arituko den kazetaria behar du. Lanpostu bakarra ebatziko da, lanaldi osoan aritzeko.

LAN-DEIALDI HAU EBAZTEKO KRONOLOGIA:

  • Abenduak 12: Lan-deialdia ireki.
  • Abenduak 18: Curriculum Vitae-ak eta aurkezpen gutuna jasotzeko azken eguna.
  • Abenduak 19- 20: Jasotako eskaeren lehenengo balorazioa.
  • Abenduak 23-24: Elkarrizketak, hala badagokio.
  • Abenduak 25: Lanpostua ebatzi.
  • Abenduak 30: Lanean hasi.


ESKAINTZEN DA

  • Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea.
    Lantalde bizi eta dinamiko baten partaide izatea.
  • Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera.
  • Lantoki atsegin eta eroso batean lan egiteko aukera.
  • Bi hilabeteko probaldia lanaldi osoan, kontratu mugagaberako asmoarekin.
  • 40  orduko lanaldia, astelehenetik-ostiralera.
  • Ordutegi malgutasuna eta bizitza pertsonala eta laborala kontziliatzeko erraztasunak.
  • Lan-baldintza onak.
  • Telelana egiteko aukera.
  • Urteko soldata: 20.000 euro gordin.
  • Lanpostua Laudion (Araba) kokatzen da.

FUNTZIOAK ETA EGIN BEHARREKOAK

Erakunde eta enpresen komunikazioan aritzeko KAZETARIAK honako funtzio hauek bete beharko ditu:

  • Kazetaritza lanak: erredakzioa, maketazioa, argazkigintza, bideogintza.  
  • Prentsa bulego lanak: Estrategien planifikazioa, prentsa oharren prestaketa eta zabalpena, prentsaurreko eta aurkezpenen antolaketa, hedabideekin harremanak.
  • Herritarrenganako arreta zerbitzua.
  • Community management-a: Sare Sozialen kudeaketa.
  • Komunikazioan aholkularitza lanak

ESKATZEN DA

  • Lizentziaduna edo graduatua izatea kazetaritzan.
  • Hizkuntzak: euskararen eta gazteleraren ezagutza handia.
  • Sarrerako probaldia gainditzea.
  • Kazetaritza eta erakunde-komunikazio lanetan esperientzia izatea.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna.

BALORATUKO DA

  • Sare sozialen erabileraren gaineko formakuntza edo ezagutza.
  • Erakunde edo enpresen komunikazioan formakuntza berezitua.  
  • Euskarako C2 hizkuntz maila izatea.
  • Beste hizkuntza batzuk jakitea (C1 mailatik gora).
  • Proiektuarekiko atxikimendua.
  • Askitasuna eta iniziatiba gaitasuna.
  • Aiaraldea Ekintzen Faktoriako erabiltzaile izatea edota proiektuan modu boluntarioan parte hartzea.
  • Aiaraldean jaio, lan edo bizitzea.
  • Autoa eta B gida-baimena.

ELKARRIZKETA
Jasotako Curriculum Vitae-ak eta aurkezpen gutunetan azaldutako informazioa aztertu ondoren, proposatutako funtzio eta lanpostua bete dezaketen hautagaien lehenbiziko aukeraketa egingo da.

Abenduaren 23-24 bitartean hautagaiak elkarrizketa saioetan parte hartzeko deituko dira. Arratsaldez burutuko dira saioak (16:00-20:00), gehienez 60 minutuko iraupena izango dute.

HARREMANAK ETA CURRICULUM-AK

  • E-maila: lanpoltsa@aiaraldea.eus
  • Kontsultetarako telefono zenbakia: 688 62 53 66

Interesatuta bazaude, bidali curriculuma eta aurkezpen gutuna abenduaren 18, 14:00ak baino lehen lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera.

Iturria: Aiaraldea Ekintzen Faktoria.

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org