Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
2022/05/10
-
Tokikom
Administraria eta Proiektu Kudeatzailea behar ditu Tokikomek
TOKIKOMek ondoko bi lanpostuak bete behar ditu bere lan taldea handitzeko:
- Administraria / Laguntzailea: bere zeregin nagusiak izango dira lan administratiboak egitea (bezeroari arreta, datubaseen mantenua, alde komertzial eta administratiboaren administrazioa), datuen babesa… eta taldeko proiektuen kudeaketan laguntzea.
- Proiektu kudeatzailea: Kirolarekin erlazionaturiko komunikazio proiektu berritzaile bat abiaraztea eta kudeatzea izango da bere eginbehar nagusia. Plangintza garatzea, helburuak finkatzea eta exekuzioa zaintzea… idealena litzateke kirola eta komunikazioa ondo ezagutzen dituen pertsona bat, erresolutiboa, kudeaketarako eta talde lanerako erraztasuna duena.
Bi postuen azalpen zehatza dokumentu honetan topa daiteke. Interesatuek euren aurkezpen gutuna eta CVa email bidez bidal dezakete info@tokikom.eus helbidera, maiatzaren 13 bitarte.
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau