Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
                                 
      
        2021/11/30
        -
        Gaztezulo 
        
            
 
            
        
    
        
        
        
          
      
    
                             
                             Administrari-kudeatzailea behar du Gaztezulok
GAZTEZULOn administrari-kudeatzaile baten bila dabiltza.
EZINBESTEKO BALDINTZAK:
- Komunikabideen edo prentsaren arloan lan eskarmentua izatea.
 - Euskaraz jakitea.
 - Ekonomia ezagutzak: diru-laguntzetan eskarmentua, zuriketak, aurrekontuak...
 - Proaktibitatea, ofimatika ezagutzak, egokitzapen azkarra eta kalkulu-orriak erabiltzen jakitea (excella).
 - Antolakuntzarako eta giza harremanetarako gaitasuna.
 - Taldean lan egiteko gaitasuna.
 - Egitasmo berriak proposatu eta sortzeko gaitasuna.
 - Etxetik telematikoki egingo luke lan, lanaldi erdian, eta betebeharrak burutzeko beharrezkoak diren baliabideak izatea baloratuko da (ordenagailua, kontabilitateko programa…).
 
ESKAINTZEN DA:
- Astean, oraingoz, 15 orduko lan kontratua (egunean 3 ordu, goizez), baina malgutasun handia ordutegietan.
 - Etxetik telematikoki egingo luke lan.
 - Kontratu finkoa (lehenik hilabete batzuetako froga gainditzen badu).
 - 2022. urte hasieran lanean hasteko.
 
Curriculuma abenduaren 20a baino lehen bidali lanposturako motibazioa azalduz zuzendaria@gaztezulo.eus helbidera.
Xehetasun +: Gaztezulo.
(Iturria: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau