Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Abangoardiako gastronomia ataleko ikertzailea behar du Basque Culinary Centerrek
Abangoardiako gastronomia ataleko ikertzailea behar du Basque Culinary Centerrek.
Gastronomiaren eta bere balio-katearen munduan nazioartean aitzindaria den erakunde baten parte izan nahi al duzu? Berrikuntza eta ikerketa gustuko al dituzu? BCC INNOVATIONek, Basque Culinary Centerren (Donostia) diziplina arteko ikerketa-eta berrikuntza-zentroak, honako profil profesionala sartu behar du bere taldean:
Jasangarritasun-ildoko ikertzailea.
Postuaren testuingurua eta helburu nagusia: Gastronomiaren munduaren barruan, ikerketa- eta berrikuntza-proiektuak gauzatzeaz arduratuko da helburu nagusi hauekin:
- Nazioartean, gastronomian erabiltzen diren abangoardiako teknikak
identifikatzea.
- Teknika horien gainean ezagutza sortzea, sektoreari eta gizarteari transmititu
ahal izateko.
- Lehengaiak abangoardiako tekniken bidez (hartzitzea, entzimen erabilera,
etab.) balio gastronomiko handiko elikagai bilakatzeko prozesuei buruzko
ezagutzak sortzea.
- Europako ikerkuntzaren arloan ikerketa-proiektuak eta -proposamenak
formulatzea (diseinatu eta garatzea).
- Gastronomiaren balio-katean ekonomia zirkularra bultzatzea, produktuak
garatuz eta teknika berritzaileak erabiliz.
- Argitalpen zientifikoak eta txostenak sustatzea.
Betekizunak
- Unibertsitate-titulua (chefa edo profil teknikoak).
- Sukaldaritzako teknika tradizionalak eta modernoak menderatzea.
- Lan-esperientzia I+G+B arloan.
Honako hauek baloratuko dira:
- Lan-hizkuntzak: ingelesa, gaztelania eta euskara.
- Proaktibitatea eta berrikuntza.
- Diziplina eta kultura anitzeko taldeetan lan egiteko gaitasuna.
- Etengabe ikasteko gaitasuna.
- Autonomia.
- Denboraren kudeaketa.
- Ibilgailua izatea.
Lan-eskaintzan izena eman nahi baduzu, erantsi zure curriculuma (PDF edo Word), non harremanetarako datuak agertu beharko duten HEMEN.
Iturria: Basque Culinary Center.
(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau