Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
8 irakasle ikertzaile kontratatzeko deialdia
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak 8 irakasle ikertzaile kontratatzeko deialdia zabaldu du. Profilak: Ingeniaritza Automatikoan, Elektronikoan edo Telekomunikazioetan Doktorea eta ikusmen artifizialean eta robotikan esperientzia duena. Ingeniaritza Automatikoan, Elektronikoan edo Elektrizitatean Doktorea eta potentzia elektronikan, energia biltegiratzean, sare elektrikoetan, bihurgailuetan… ezagutza duena. Informatikako Ingeniari edo/eta Doktorea. Marketin Digitaleko ezagutzak izatea eta formazioan esperientzia izatea baloratuko dira. Informatikako Ingeniari edo Doktorea Cloud aplikazioak garatu eta hedatzeko, Big Data arkitekturen diseinua, garapen ingurunetan esperientzia (AWS, Google Compute, Engine, OpenStack,…) automatizazio tresnak (Ansible, Puppet…) eta NoSQL datu baseak. Industria Ingeniari edo Doktorea, makinen eta tresneriaren diseinu mekanikoan eta makinen muntaketa mekanikoan ezagutzak dituena. SolidWorks, NX, CAD-CAM… ezagutzak izatea baloratuko da. Industria Antolakuntzako Ingeniari edo Doktorea, proiektuen kudeaketan, berrikuntzaren kudeaketako erreminta eta tekniketan eta berrikuntza prozesuen kudeaketan ezagutzak dituena. Industrian antolakuntzaren beste arlo batzuetako ezagutzak izatea baloratuko da. Industria Ingeniaria edo Doktorea mekanizatuko, laborategi mekanikoen kudeaketako, CAD-CAMeko eta CNCko ezagutzak eta esperientzia dituena. Euskara eta ingelesa jakitea beharrekoa da. Interesatuek bidali curriculuma otsailaren 8a baino lehen ondoko helbidera: lanpostu.mgep@mondragon.edu
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau