Besteak beste, hauek dira burutu beharreko zereginak:
- Euskaraldia eta Euskararen Maratoiaren dinamizazioa: herri batzordearen eta boluntarioen lana koordinatu, koordinazio orokorreko mintegi eta bileretan parte hartu.
- Herriko kultur jarduerak antolatu eta dinamizatu.
- Herriko eragileekin elkarlana bultzatu.
- Ekimenen aurrekontua kudeatu.
Lanposturako oinarrizko eskakizunak
- Euskara ondo menperatzea, ahoz eta idatziz.
- Kultur egitasmoen kudeaketa eta dinamizazioan eskarmentua
- Soziolinguistikari buruzko ezagutzak izatea.
- Euskal kulturgintzaren eta euskaltzaleen mugimenduaren ezagutza izatea
- Jendaurrean eta jendearekin harremanetarako gaitasuna izatea.
- Eragiletzarako gaitasuna izatea (ekimena herrian zabaldu eta ekimenera jendea erakartzeko abilezia).
- Kudeaketarako gaitasuna izatea.
- Lanerako autonomia maila altua izatea ezinbestekoa da.
- Ordutegi malgutasuna izatea ezinbestekoa da.
- Gidabaimena.
Baloratuko da
- Gizarte eta kultur animazioan ikasketak
- Kultur produkzioan eskarmentua
- Prozesu parte hartzaileen dinamizazioan eskarmentua
- Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea
- Erabakiak hartzeko gaitasuna.
- Lasarte-Oriakoa izatea edo Lasarte-Oria ondo ezagutzea.
- Komunikazio alorreko ezagutza izatea (sare sozialak, bideoen sorrera, webguneen kudeaketa, diseinua, ofimatika…).
- Autoa izatea baloratuko da
Interesa izanez gero bidali curriculuma ttakun@ttakun.eus helbidera edo Geltoki kalea 4, 20160 Lasarte-Oria, helbideetara, abenduaren 12a baino lehen.