Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Bestelakoak Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak Bilbao Berrikuntza Faktorian pertsona aditu bat behar du datu zientzien eta Big Data teknologiaren esparruan.

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak
2019/03/28 - Mondragon Uniberstitatea

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak Bilbao Berrikuntza Faktorian pertsona aditu bat behar du datu zientzien eta Big Data teknologiaren esparruan.

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak Bilboko bere egoitzarako (Bilbao Berrikuntza Faktoria – BBF) pertsona aditu bat behar du datu zientzien eta Big Data teknologiaren esparruan.

2019ko irailean hasiko den Grado en Business Data Analytics-eko kudeaketan eta irakaskuntzan parte hartuko duen pertsona bat behar da. Pertsona honek parte hartuko du ere, prestakuntza produktu berritzailetan eta enpresatara bideratutako transferentzia proiektuetan. Hauen bitartez, erantzuna eman nahi zaie, esparru honetan sortzen ari diren joerei, zein datuen tratamenduan erakundeek dituzten beharrei.

Aditu hau gai izango da diziplina anitzeko lan talde batean parte hartzeko eta ezagutzak eta metodoak aportatzeko honako esparruetan: negozio/enpresa ingurunea, big data teknologiak eta datu-analitika. Beraz, aipatutako arloetan lortutako ezagutzak baloratuko dira (bai prestakuntzaren bidez, bai lan esperientziaren bitartez).

Eskatutako gaitasunak eta ezagutzak

Iniziatiba eta proaktibitatea dituen eta datu zientzien zein big data teknologien arloan eskarmentua duen pertsona nahi dugu, enpresen eta erakundeen beharrak identifikatzeko gai dena. Honetarako, erakundeen kudeaketa erronkak ulertzea eta taldean lan egitea jakitea ezinbesteko baldintzak izango dira.

Eskatzen dena:

  • Doktoretza (batez ere, ingeniaritza informatikoa, fisika, matematikak, estatistika, EAZ)
  • Prestakuntza osagarria edota ezagutzak hurrengo arloetan: Business Analytics, Data Science, Data visualization eta Big Data
  • Ingeles maila aurreratua

Baloratuko dena:

  • Big data teknologien ezagutza (Azure, Google Cloud Platform, Hadoop, etab.), eta datu zientzien programazioaren ezagutza (Python edota R).
  • Lan esperientzia eraldaketa digitaleko proiektuetan, bereziki datuen kudeaketarekin erlazionatutako arloetan.
  • Euskarako EGA titulua.
  • Bilbo edo ingurukoa izatea.

Eman izena HEMEN.

(Irudia: Pixabay lizentzia. Iturria: Pixabay)

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org