Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
IMHk Lanbide ikastaroetarako irakasle bi behar ditu
IMHn profesionaltasun-ziurtagiriko eduki hauek emateko irakasleak behar ditugu:
EKIPO-ONDASUNEN ETA INDUSTRIA-MAKINEN MUNTAKETA ETA ABIARAZTEA profesionaltasun ziurtagirian:
- Ekipo-ondasunen eta industria-makinen sistema elektrikoen eta elektronikoen muntaketa eta konponketa. 90 ordu.
- Ekipo-ondasunen eta industria-makinen sistema pneumatikoen eta hidrualikoen muntaketa eta konkonketa. 90 ordu
- Ekipo-ondasunetako eta industria-makinetako kontrol-sistemak, eta dokumento teknikoen prestakuntza. 70 rdu
- Sistema robotikoen eta ikusmen-sistemen muntaketa eta abiaraztea ekipo-ondasunetan eta industria-makinetan. 90 ordu
Eskatzen dena:
- Ikasketa titulazioa: Industria-ingeniaria, Industria-inegniari teknikoa (mekanika espezialitatea), Fabrikazio mekanikoko goi-mailako teknikaria, Fabrikazio mekanikoko lanbide-familiako profesionaltasun-ziurtagiria, 3. maila
- Gutxienez 2 urteko eskarmentua irakatsiko diren gaietan
- Irakaskuntza gaitasuna
ABIADURA HANDIKO ETA ERRENDIMENDU HANDIKO MEKANIZAZIO BIDEZKO FABRIKAZIOA profesionaltasun ziurtagirian:
- Abiadura handiko eta errendimendu altuko mekanizazioaren planifikazioa: CAM. 210 ordu
- Abiadura handiko eta errendimendu altuko mekanizazioa. 120 ordu
Eskatzen dena
- Ikasketa titulazioa: I Industria-ingeniaria, Industria-ingeniari teknikoa (mekanika espezialitatea), edo parekidea.
- Gutxienez urte bateko eskarmentua irakatsiko diren gaietan
- Irakaskuntza gaitasuna
Interesatuek bidali dezatela CVa martxoaren 30 baino lehen imh@imh.eus helbidera GAIAN: LANBIDE IRAKASLEA idatzita.
Ikastaro hau Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, lehentasunez Euskal Autonomia Erkidegoko langile okupatuei zuzendutako prestakuntza-eskaintzaren baitan daude.
Iturria: IMH
(Irudia: Pixabay lizentzia. Iturria: Pixabay)
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau