Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Gainazalen ingeniaritzan doktoretza-aurreko proiektu bat egiteko pertsona baten bila dabil IK4-Tekniker
Gainazalen ingeniaritzan doktoretza-aurreko proiektu bat egiteko pertsona baten bila dabil IK4-Tekniker
Sputtering magnetroi bidez sintetizatutako nanopartikuletan oinarritutako katalizatzaileen garapenaren arloko doktoretza-aurreko proiektu bat egiteko ikertzailea behar dugu.
Jarduera katalitikoa duten eta lurrun-faseko jalkitze fisikoan oinarritutako teknologia berritzaile baten bidez (sputtering magnetroia) sintetizatu diren nanopartikulen ikerketan eta garapenean zentratuko da doktoretza-prozesua.
Teknologia horrekin, edonolako nanopartikula inorganiko eta puru sintetizatu daiteke, aleazioan nahiz core-shell egituretan, konposizio, geometria, neurri eta egitura kristalinoa zorrotz kontrolatuta.
IK4-TEKNIKERen gainazalen ingeniaritzaren ikerketa-arloan kokatzen da proiektua, eta Gainazalen eta Materialen Fisikako unitateko ikertzaile-taldearen laguntzarekin eta horren zuzendaritzapean garatuko da.
Lanpostua lortzeko, honako baldintza hauek bete beharko dira:
- Materialetan, Zientzia Fisikoetan edo Kimikan duela gutxiko titulazioa izatea, master-mailakoa, doktoretza-ikasketak egin ahal izateko
- Ingeles maila altua edukitzea, ahoz nahiz idatziz
- Asko baloratuko da materialen zientzietan titulazioez haragoko ezagutzak edukitzea
- Ikerketa-jarduerarako bokazioa, iniziatiba eta arazoak konpontzeko gaitasuna edukitzea
2019-FSM-PhDCatalizadores eskaintzari buruzko informazio gehiagorako, klikatu hemen.
(Irudia: Pixabay LIzentzia. Iturria: Pixabay)
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau