Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zuriñe Etxanobe: "Euskal ikertzaileek egiten dutena ikusteko plaza ederra da #txiotesia"

Dokumentuaren akzioak

Zuriñe Etxanobe: "Euskal ikertzaileek egiten dutena ikusteko plaza ederra da #txiotesia"

2020/11/09 - Unibertsitatea.net
Azaroaren 17an egingo da lehiaketa eta parte hartzeko gonbita egin dute antolatzaileek.

Azaroaren 17an egingo dugu "Txiokatu zure tesia 6 mezutan", #txiotesia5, lehiaketa.

Euskal ikertzaile gazteei zuzendutaklo Twitterreko lehiaketa da eta aurtengo edizioa tesia 2017-2020 urte bitartean tesia aurkeztu dutenei edo egiten dabiltzanei zuzenduta dago.

Lehiaketaren gainean aritu gara Zuriñe Etxanobe Solagurenekin, Unibertsitatea.net atariko koordinatzailearekin.