Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zura eraikuntzarako aproposa da

Dokumentuaren akzioak

Zura eraikuntzarako aproposa da

2015/06/22 - Unibertsitatea.net
Euskal Herriko Unibertsitateko ikerketa-talde batek ondorioztatu duenaren arabera, egurra da fabrikazio-prozesuan gutxien kontsumitzen duen materiala.
Zura eraikuntzarako aproposa da

Flickr-eko CCetik hartua, egilea: Olga Berrios

Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko irakasle eta ikerlariz osatuta dago ikerketa-taldea eta eraikuntzarako sistemen eta materialen jasangarritasuna izan dute aztergai azken urteetan. Oinarritzat hormigoia, altzairua eta zura daukaten egiturak izan dituzte aztergai batez ere, eta ondorioztatutakoaren arabera, zura erresistentzia eta arintasun handikoa da, eta gainera, berriztagarria.

Eraikuntza-lanei dagokienez, abantaila ugari ditu zurak, esate baterako, energia-eraginkortasun hobea du, hori dela eta, isolatzaile hobea da. Horretaz aparte, dentsitate baxuagoa daukanez, pisu gutxi hartzen du egiturak. Horrela izan arren, hormigoia eta altzairua baino gutxiago erabiltzen da eraikuntzan, arrazoi kulturalak medio, ikertzaileen arabera.

Muzin egite hori ekiditeko, egurraren iraunkortasuna areagotzen duten tratamenduak daudela azpimarratzen dute ikerlariek, suaren aurkakoak zein eraikuntza sendoagoa izateko tratamenduak, hain justu. Hemen duzue albistea osorik: Zura, eraikuntzarako materialik aproposa