Dokumentuaren akzioak
Zuhaitzak ezagutzeko tailer laburrak
"Zuhaitzak ezagutzeko tailertxoa" izenpean, hamabost minututan zuhaitz mota ezberdinak ezagutzeko tailerrak antolatu dituzte Deustuko Unibertsitateko Bilboko Campusean. Hilabetean behin izango dira eta Euskal Irakaslegoko 035 gelan emango dituzte.
Lehenengo saioa bihar izango da, azaroaren 5a, goizeko 11etan eta "Gorrituz doa udazkena" du izenburua. Joxe Mari Landa Mendibe Euskal Irakaslegoko irakasleak emango ditu eta ez dira lezio magistral edo konplexuak izango, bera ez baita aditua.
Mendi eta basoetako zuhaitzen berri emango da tailerretan, besteak beste parkeetan aipaingarri izan ohi direnen inguruan arituko da Joxe Mari. Ez dago izenik eman beharrik, nahikoa da tailerra dagoen egunean campuseko gela horretan agertzea.