Dokumentuaren akzioak
Zubi, euskal antzerki sortzaile berriei laguntzeko proiektua
Euskal sortzaile berriei bultzada emateko sortutako ekimena da Zubi proiektua. Aurtengoa boskarren edizioa da eta hastapen prozesuan dauden aretoko eta formatu txiki edo ertaineko proposamen artistiko berritzaileak bilatu nahi dituzte.
Durangoko San Agustin Kulturgunea, Barakaldo Antzokia, Iparraldeko Euskal Hirigune Elkargoa, Zornotza Aretoa, Kulturaz Azpeitiako Kultur Kooperatiba, Elorrioko Arriola Antzokia, Hendaiako Mendi Zolan Kulturgunea, Zumaiako Aita Mari Antzokia eta Artedrama dira Zubiko kide eragileak eta hautatutako antzezlana bere sorkuntza prozesuan babestu, bultzatu eta laguntzeko konpromezua hartzen dute.
Proposamenak Zubiko webgunean egin behar dira ("Oinarriak" atalean) eta aurkezteko azken eguna 2019ko abenduaren 13a izango da.