Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zortzi beka London School of Economics-en espezializazio-ikasketak egiteko

Dokumentuaren akzioak

Zortzi beka London School of Economics-en espezializazio-ikasketak egiteko

2019/06/06 - Unibertsitatea.net
Bizkaiko Foru Aldundiak eskaintzen ditu eta 32 urtetik beherako gazteei zuzendutakoak dira.
Zortzi beka London School of Economics-en espezializazio-ikasketak egiteko

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Bizkaiko Foru AldundiakĀ London School of Economics and Political Science zentroan espezializazio-ikasketak egiteko gazteei zuzendutako zortzi beka eskaintzen ditu.

Espezializazio-ikasketak egiteko bekak unibertsitateko lizentziatu edo graduatu maila duten gazteei zuzenduta daude eta gehienez hiru hilabeteko iraupena izango dute, 2019ko urritik abendura.

Beka eskaera egiteko nahitaezkoa da ingeleseko goi maila egiaztatzea eta eskabidea aurkezteko epea amaitzean gehienez 32 urte izatea. Honez gain, Europar Batasuneko estatu kide bateko naziotasuna eduki behar da eta 2014ko uztailetik gutxienez Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerriren batean erroldatuta egon behar da. Hala ere, ikasketa guztiak Bizkaiko Lurralde Historikoan dauden unibertsitate edo fakultateetan egin dituztenen eskariak ere onartuko dituzte.

Beka deialdia maiatzaren 17an argitaratu zen Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta 20 egun balioduneko epea dago eskabideak egiteko. Hona hemen DEIALDIA.