Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zinema feministaren historia ezagutzera emateko zikloa

Dokumentuaren akzioak

Zinema feministaren historia ezagutzera emateko zikloa

2020/03/05 - Unibertsitatea.net
Artiumek eta Tabakalerak antolatu dute elkarlanean. 14 proiekzio emango dira martxotik abendura bitartean.
Zinema feministaren historia ezagutzera emateko zikloa

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Zinema feministaren historia ezagutzera emateko zikloa antolatu dute Artiumek eta Tabakalerak.

1906tik hasi eta 1990era bitarteko 14 proiekzio emango dira zikloan eta larunbatetan izango da hitzordua, martxorik abendura. 18.00etan izango dira aurkezpenak eta 18.30etan berriz proiekzioak.

Hona hemen egitaraua:

Martxoak 7. Lur Olaizola Lizarraldek (Donostia, 1988) aurkeztuko du.

  • Les résultats du feminisme, Alice Guy, 1906, 7 min (Saint-Mandé, 1873 - Wayne, AEB,1968).
  • Madame a des envies, Alice Guy, 1906, 4 min (Saint-Mandé, 1873 - Wayne, AEB, 1968).
  • La souriante Madame Beudet, Germaine Dulac, 1923, 35 min (Amiens, 1882 - Paris, 1942).
  • Étude cinématographique sur une arabesque, Germaine Dulac, 1929, 7 min (Amiens, 1882 - Paris, 1942).
  • At land, Maya Deren, 1946, 15 min (Kiev, 1917 - New York, 1961).

Apirilak 4.

  • Saute ma ville, Chantal Akerman, 1968, 13'
  • Daisies, Věra Chytilová, Txekiar Errepublika, 1966, 76’, JB eta ingelesez azpitituluekin.

Maiatzak 9.

  • Réponse de femmes: Notre corps, notre sexe, Agnès Varda, Frantzia, 1975, 8'
  • Daguerréotypes, Agnès Varda, Frantzia, 1976, 80'.

Ekainak 6.

  • Delphine et Carol, Insoumuses, Callisto McNulty, Frantzia-Suiza, 2019, 70'.

Urriak 7.

  • Riddlles of the Sphinx, Laura Mulvey, Peter Wollen, Erresuma Batua, 1977, 92'.

Azaroak 7.

  • Euskal emakumeak, Mirentxu Loyarte, 1981, 10'
  • Born in Flames, Lizzie Borden, Estatu Batuak, 1983, 85'.

Abenduak  12.

  • The Watermelon Woman, Cheryl Dunye, Estatu Batuak, 1996, 90'

 

Saio guztiak Artiumeko emanaldi aretoan izango dira. Saioko sarrera arrunta bi eurokoa izango da eta ziklo osorakoa berriz hamar eurokoa. Museoaren Adiskideentzako berriz euro bat saioko eta 5 euro ziklo guztirako.

Iturria: Artium.