Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zinebik Gazte Epaimahaia osatu nahi du

Dokumentuaren akzioak

Zinebik Gazte Epaimahaia osatu nahi du

2019/10/17 - Unibertsitatea.net
Banatuko diren sarietako bat emango du Gazte Epaimahaiak. Eskaerak urriaren 18rako egin behar dira.
Zinebik Gazte Epaimahaia osatu nahi du

(Iturria: Pixabay Lizentzia. Irudia: Pixabay)

ZINEBI, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia azaroaren 8tik 15era egingo da. 61. edizioa izango da aurtengoa eta Gazte Epaimahaia osatu nahi dute banatuko diren sarietako bat emateko.

Taldeak, ZIFF ZINEBI First Film nazioarteko sailean Opera Prima Onenaren saria ematearen ardura izango du eta ikasleek aktiboki parte hartzeko eta jaialdiaren funtzionamendua bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izango dute. Baita, "beraien ezagutza zinematografikoak ardatz hartuta solasean aritzeko, hausnartzeko eta eztabaidatzeko aukera".

Gazte Epaimahaia izateko deialdia UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleei, IMVAL-ekoei eta EHZE-ECPV eta CIFP Tartanga LHIIko ikasleei luzatu zaie eta parte hartzeko eskaria urriaren 18rako egin behar da (inprimakia bete behar da).

Baldintzak, oinarriak... hemen: Gazte Epaimahaia.