Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian (Bertan behera geratu da) Zientziaren eta zinemako efektu bisualen arteko harremanak aztertuko dituzte Bilbon

Dokumentuaren akzioak

(Bertan behera geratu da) Zientziaren eta zinemako efektu bisualen arteko harremanak aztertuko dituzte Bilbon

2019/10/19 - Unibertsitatea.net
Hitzaldia urriaren 23an izango da Bilboko Bidebarrieta Liburutegian eta gaian aditua den Carolina Jiménez izango da gonbidatua.
(Bertan behera geratu da) Zientziaren eta zinemako efektu bisualen arteko harremanak aztertuko dituzte Bilbon

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

UPV/EHUk hitzaldia bertan behera geratu dela jakinarazi du: irakurri oharra.

"Zientzia, zinema eta efektu bisualak", horren gainean hitz egingo du Carolina Jiménezek urriaren 23an Bidebarrieta LIburutegian (Bilbo).

Jiménez efektu berezien nazioarteko zinemagintzan aitzindaria da eta besteak beste Emmy sari bat irabazi berri du Juego de tronos telesaileko efektu bisualak sortzen egindako lanagatik. Hitzaldian, zinemaren eta zientziaren arteko harremanak aztertuko dira eta "arreta berezia emango zaie zinemako efektu bereziei eta zientziak, teknologiak eta informatikak efektu horietan duten garrantziari".

Hitzaldia arratsaldeko 19.00etan izango da eta sarrera librea eta doakoa den arren aurretik gonbidapena eskuratu behar da (10:00-14:00 /16:00-20:00). Hurreratzerik ez duenak streaming bidez jarraitzeko aukera ere izango du.

Ekimena UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrietako Liburutegiak antolatu dute.

Iturria: UPV/EHU.