Dokumentuaren akzioak
"ZientziaK eta Euskara" jardunaldi birtuala antolatu du ekainaren 18an UEUk
Bihar, ekainak 18, UEUren Udako Ikastaroen 48. edizioari hasiera emango zaio ZientziaK eta Euskara jardunaldi birtualarekin.
"ZientziaK eta Euskara: zenbakien atzean dauden istorioak" sarrera hitzaldia emango du Koldo Garcia ikertzaileak eta egoera zertan den aztertzeko oinarriak jarriko ditu mahai gainean: diagnostikoa, abagunea, aukerak,...
Ildo horretatik datozen asteetarako talde hausnarketa sustatu nahi dute sare sozialen bitartez. Hiru ardatz izango dituzten galdera irekiak planteatuko dituzte: euskaldunak zientzietan, ikertzaileak euskaran eta bizipenak. Ekarpenak #ZientziakEuskara eta #ElkarEkin traolak erabilita egin behar dira baina modu anonimoan egiteko aukera ere badago esteka honetan. Uztailaren 11 arte jasoko dituzte ekarpenak eta gero mahai ingurua egingo da uztailaren 17an.
- 10:00 Agurra. Kepa Sarasola (UEUko zuzendaria).
- 10:15 Jardunaldiaren aurkezpena. Jardunaldiaren antolatzaileak: Koldo Garcia, Xabier Landabidea eta Ainhoa Latatu.
- 10:30 Hitzaldia: ''ZientziaK eta Euskara: zenbakien atzean dauden istorioak''. Koldo Garcia (genetikan doktorea, UEUkidea).
- 11:00 Agurra.
Informazio gehiago: UEU.