Dokumentuaren akzioak
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Astea
2008/10/28 - Unibertsitatea.net
Datorren azaroaren 10etik 16ra bitartean Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Astea ospatuko da Mondragon Unibertsitateak, Garaia Berrikuntza Guneak, Ikerlan Ikerketa Zentroak, AOTEK-ek eta Mondragon Korporazioak antolatuta.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza gizarteratzea du helburu eta besteak beste bisita gidatuak antolatuko ditu: Ikerlan-IK4ra, Mondragon Unibertsitateko laborategietara, Garaia Berrikuntza gunera...
Garaiako ikus-entzunezkoen aretoan ere zine zientifikoari buruzko pelikula eta dokumentalak emango dituzte (azaroaren 11 eta 13an 17.30etatik 20.00etara eta azaroaren 15ean eta 16an 11.00etatik 13.00etara).
Egitaraua duzu hemen.