Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Eguneroko gauzen atzean dagoen zientzia herritarrei hurbiltzeko ekimena abiatu dute Iruñean

Dokumentuaren akzioak

Eguneroko gauzen atzean dagoen zientzia herritarrei hurbiltzeko ekimena abiatu dute Iruñean

2021/11/09 - Unibertsitatea.net
"Zientzia kalean" izenpean, 50 infografia jarri dituzte hiriko eta eskualdeko totem eta autobus-markesinetan.
Eguneroko gauzen atzean dagoen zientzia herritarrei hurbiltzeko ekimena abiatu dute Iruñean

Irudia: Zientzia Kaiera

Eguneroko gauzen atzean dagoen zientzia herritarrei hurbiltzeko ekimena abiatu dute Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoak eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak.

"Zientzia kalean" proiektuan garagardoaren, ogi barra baten, sakelako telefono baten, autoaren edo fruta baten atzean dagoen zientzia erakusten duten infografiak sortu dituzte. Iruñea eta eskualdeko totem eta autobus-markesinetan jarri dituzte, 50 guztira.

Infografiak azaroaren 19ra arte egongo dira ikusgai eta QR kode bidez deskargatzeko aukera egongo da.

Info+: Zientzia Kaiera.