Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zientzia eta teknologiaren alorreko bideo laburren lehiaketa: "On zientzia"

Dokumentuaren akzioak

Zientzia eta teknologiaren alorreko bideo laburren lehiaketa: "On zientzia"

2020/04/06 - Unibertsitatea.net
Gai zientifiko edo teknologikoei buruzko bideoak aurkeztu daitezke, euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez, 5 minutu baino laburragoak. 10. edizioa da 2020koa.
Zientzia eta teknologiaren alorreko bideo laburren lehiaketa: "On zientzia"

(Irudia: Pixabay LIzentzia. Iturria: Pixabay)

Zientzia eta teknologiaren balio positiboak sustatzen dituzten bideo labur eta originalen ekoizpena eta zabalkundea bultzatzea du helburu "On Zientzia"  lehiaketak.

Elhuyarrek eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) antolatzen dute eta gai zientifiko edo teknologikoei buruzko bideoak aurkeztu daitezke bertan, euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez. Hori bai, 5 minutu baino laburragoak. 

Lau sari banatuko dira, 3.000 euro eramango ditu dibulgazio bideo onenak, 2.000 euro euskarazko bideo onenak, 1.000 gazte sariak eta 500 euro On Zientzia gunean aldeko boto gehien jasotzen dituen bideoak.

Izen-ematea apirilaren 22an bukatuko da.

Informazioa: On Zientzia.