Dokumentuaren akzioak
"Zientzia eta teknologia gazteen begietan" mintegia antolatu du Elhuyar Fundazioak
Hori jakiteko, 2011. urtean Elhuyar Fundazioak, Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoaren Katedrarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekin batera, Euskal Herriko gazteek zientzia eta teknologiari buruz duten pertzepzioaren azterketa egin zuen. Ikerketaren helburu nagusia izan da Euskal Herriko gazteek zientziaren eta teknologiaren gainean zer-nolako bizipen, iritzi, jarrera eta portaera dituzten neurtzea. Azterketaren emaitzen berri emateko eta horiei buruzko hausnarketa egiteko, “zientzia eta teknologia gazteen begietan” mintegia antolatu du Elhuyar Fundazioak martxoaren 30ean.
Egileek ikerketaren emaitzak aurkeztuko dituzte, eta ondorioak azalduko. Zientzia eta teknologia gazteengana hurbiltzeko proiektuak ezagutuko ditugu (horietako bat Alemaniako Lörrach hirikoa), eta parte-hartzaile guztion iritzia ezagutzeko aukera izango dugu.
Zientzia eta teknologia gazteengana hurbiltzen diharduten erakunde, elkarte eta pertsonei zuzenduta dago ekimena. Hitzordua martxoaren 30ean da, Donostiako San Telmo museoan, 9:00etatik 13:40ra.
EGITARAUA
Ikus egitaraua
TOKIA
San Telmo Museoa; Zuloaga plaza 1; 20003 Donostia
NORI ZUZENDUA
Gazteek zientzia eta teknologiari buruz duten pertzepzioa ezagutzeko interesa duen pertsona eta erakunde orori: irakasleak, Berritzeguneak, zientzia eta teknologiako museoak, unibertsitateak, ikerketa-zentroak, erakundeetako gazteria sailak, zientzia eta teknologiako hezkuntza osagarria eskaintzen duten erakundeak, gazteentzako komunikabideak, eta abar.
HIZKUNTZA
Euskaraz eta ingelesez. Aldi bereko itzulpena izango da euskarara, gaztelaniara eta ingelesera.
IZEN-EMATEA
Parte-hartzea doakoa da. Beharrezkoa da izena ematea, eta horretarako epea martxoaren 23an amaituko da.