Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zientzia eta ikerketa euskaraz gizarteratzearen aukerak eta oztopoak. Elhuyar eta UEU solasean

Dokumentuaren akzioak

Zientzia eta ikerketa euskaraz gizarteratzearen aukerak eta oztopoak. Elhuyar eta UEU solasean

2022/06/20 - Unibertsitatea.net

Elhuyarrek eta UEUk 50 urte daramatzate euskaraz zientzia eta ikerketa gizarteratzen, eta zeregin horretan aurkitu dituzten aukerak eta zailtasunak aztertzeko solasaldia antolatu dute: Zientzia eta ikerketa gizarteratzen, baietz beste 50 urtez!.

Berbaldian Ana Galarraga Aiestaran, Elhuyar Zientzietako komunikatzailea eta Ainhoa Latatu Nuñez, UEUren Ikergazte kongresuko koordinatzaileak parte hartuko dute. Gidari lanetan berriz, Igor Leturia Azkarate informatikaria eta ikertzailea arituko da, Elhuyarreko eta UEUko kidea.

Solasaldia ekainaren 22an izango Donostiako Teila Fabrikan, 18.00etatik 19.30etara. Hitzaldia doakoa den arren izena eman behar da helbidean.