Dokumentuaren akzioak
"Zientzia eta gizartea bidegurutzean" eztabaida guneak antolatu ditu Elhuyarrek Donostian
2020/01/22 - Unibertsitatea.net
Gizarteko kezkak plazaratzeko lau mahai-inguru antolatu dituzte eta adituak eta herritarrak elkarrekin arituko dira.
Gizartean kezka sortzen duten gaien gaineko 4 mahai-inguru antolatu ditu Elhuyarrek Donostian. "Zientzia eta gizartea bidegurutzean: eztabaida guneak" izenpean, ikuspegi zientifiko eta kritikoarekin landu nahi dituzte gaiak, adituak eta herritarrak elkarlanean.
Hauek dira antolatutako mahai-inguruak:
- Urtarrilak 23. "Garraio elektrikoa: zenbateraino da konponbidea?", Oihana Otaegi Madurga (VICOMTech), Gorka Hoyos Berastegi (KALAPIE elkartea), Arrate Alonso Gómez (Mondragon Unibertsitatea).
- Otsailak 13. "Mikroplastikoak eta osasuna: Plastikoen inbasioaren aurrean", Joana Larreta Astola (AZTI), Joserra Otegi Olaso (Ekologistak Martxan), Miren Cajaraville Bereziartua (UPV/EHU).
- Otsailak 20. "Fabrikazio aurreratua: Fabrikazio prozesuak makro-, mikro- eta nano-eskalan, zer ekarriko du?", Aintzane Conde Fernández (IMH), Angel Elias Ortega (UPV/EHU), Aran García Lekue (DIPC)
- Otsailak 27. "Lurraldea eta bizitza: Lurralde-antolamenduaren eragina osasunean, hizkuntzan eta ingurumenean". Patxi Galarraga Aiestaran (PROJEKTA), Imanol Azkue (Elhuyar Aholkularitza), Aitziber Sarobe Egiguren (Mondragon Unibertsitatea).
19:00etan izango dira saioak, Donostiako San Telmo Museoan. Saioetarako sarrera librea izango da eta euskaraz izango dira (gaztelerarako aldibereko itzulpenarekin).