Dokumentuaren akzioak
Zientziak eta bertsolaritzak bat egingo dute abenduaren 1ean Bilbon
Zientzia eta bertsolaritza uztartzen dituen ekimena da "Jakinduriek mundue erreko dau!".
Abenduaren 1ean egingo da zientzia kontatu eta kantatzen duen saioa eta oholtzara igoko dira Andoni EgaƱa eta Onintza Enbeita bertsolariak, Xabier Artaetxebarria ingeniaria, Miren Basaras mikrobiologoa eta Josu Lopez-Gazpio kimikaria. Kike Amonarrizek egingo ditu aurkezle lanak.
Ekitaldia abenduaren 1ean egingo da, arratsaldeko 18.30etan Bilboko Bidebarrieta Liburutegian. Hitzaldiak doakoak eta sarrera librekoak dira (lekuak bete arte) eta streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da KulturguneaTB kanalaren bitartez.
UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Bidebarrieta Kulturgunearen laguntza du ekimenak.
Informazio + hemen: Zientzia Kaiera.