Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zerk eragiten du ikasleen errendimenduan?

Dokumentuaren akzioak

Zerk eragiten du ikasleen errendimenduan?

2019/11/22 - Unibertsitatea.net
UPV/EHUko Sandra Cid doktoreak 14 eta 19 urte bitarteko 336 ikasleren gaitasun kognitibo eta emozionalak ikertu ditu
Zerk eragiten du ikasleen errendimenduan?

(Iturria: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Ikasleen errendimenduan zerk eragiten duen jakiteko ikasleen gaitasun kognitiboak eta emozionalak ikertu ditu Sandra Cid UPV/EHUko doktoreak.

Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxe publiko, pribatu eta hitzartuetako 14 eta 19 urte bitarteko 336 ikaslek parte hartu dute. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) eta OInarrizko Lanbide Heziketako (OLH) ikasleak.

Kognizioari dagokionez, DBHko ikasleek OLHko ikasleek baino plangintza handiagoa dutela erakutsi du ikerketak. Baita memoria (neskek bereziki) eta arreta hobeagoa.

Emozioei dagokienez, DBHko ikasleek OLHko ikasleek baino autoestimu orokor, pertsonal, akademiko eta familiar handiagoa daukatela erakutsi dute emaitzek, baita adimen emozional handiagoa ere. Gainera, arlo horretan, mutilek emakumeek baino autoestimu-maila orokor eta pertsonal handiagoa dutela ikusi da.

Ikerketak aldagai kognitiboen eta emozionalen arteko elkarreraginak ikasleen errendimendu akademikoa azaltzen duela erakutsi du. Eta autoestimua funtsezko elementu emozionala dela.

Iturria: UPV/EHU.