Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zer gertatzen da otsoekin Euskal Herrian?

Dokumentuaren akzioak

Zer gertatzen da otsoekin Euskal Herrian?

2018/11/07 - Unibertsitatea.net
Otsoa mehatxatutako espezieen EAEko katalogoan gehitzeko erabakia hartu du Eusko Jaurlaritzak. Gaia bihar (azaroak 8) landuko dute Gasteizen UEUko Natur Zientzien Sailak antolatutako hitzaldian.
Zer gertatzen da otsoekin Euskal Herrian?

(Irudia: CCO Creative Commons. Iturria: Pixabay)

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak otsoa desagertzeko arriskuan dauden espezieen EAEko katalogoan sartuko du.

Kezka aspaldikoa da eta Euskadiko Otsoa Taldeak 2015an eskatu zion Jaurlaritzari otsoa katalogo horretan sartzeko, hala ere eskaera ez da orain arte gauzatu.

Ildo honetatik, UEUko Natur Zientzien Sailak azaroan egingo dituen Natur Zientzien Topaketen aurrerapen gisa gaiaren gaineko hitzaldia antolatu du:  “Otsoa Europan babestuta eta populazioak gorantz. Zergatik Euskadin ez?".

Hitzaldia bihar (azaroak 8) egingo da Gasteizen eta Otsoa Taldeko Jolanda Areitio eta Xabier Rubiok parte hartuko dute. Bi saio eskainiko dira: