Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zer da benetan dieta osasungarri eta jasangarri bat?

Dokumentuaren akzioak

Zer da benetan dieta osasungarri eta jasangarri bat?

2022/01/18 - Unibertsitatea.net
Nerea Telleria, Nutrizio Pertsonalean da doktorea eta dieta osasungarri eta jasangarriaren inguruko hitzaldia emango du bihar Bilbon.
Zer da benetan dieta osasungarri eta jasangarri bat?

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Nerea Telleria Nutrizio Pertsonalean doktoreak (UPV/EHU) "Zer da benetan dieta osasungarri eta jasangarri bat?"  hitzaldia emango du bihar, Bilbon.

Telleria, hainbat galderari erantzuna ematen saiatuko da hitzaldi-solasaldian: "Benetan jabetzen al gara elikadura arloko erabakiek ingurumenean eragiten duten inpaktuaz? Nola murriztu ahal dugu elikadurari lotutako karbono-aztarna? Ba al dakigu zehazki zeintzuk diren gure dietak bete behar dituen ezaugarriak osasungarria eta jasangarria izan dadin?".

Hitzaldia bihar (urtarrilak 19) izango da 19.00etan, Bilboko Bidebarrieta liburutegian. Sarrera librea da eta streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da KulturguneaTB kanalean.

UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak bultzatutako egitasmoa da.

Iturria: Zientzia.info