Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zenbat eta bizitza musikal goiztiarragoa orduan eta zahartzaro osasuntsuagoa

Dokumentuaren akzioak

Zenbat eta bizitza musikal goiztiarragoa orduan eta zahartzaro osasuntsuagoa

2018/12/20 - Unibertsitatea.net
Granadako Unibertsitateko ikertzaileek egin dute ikerketa eta zera ondorioztatu dute: zahartzaroari loturiko hainbat arazo zerebral eta kognitibo prebenitzeko eraginkorra dela musika instrumentu bat jotzea edo abestea.
Zenbat eta bizitza musikal goiztiarragoa orduan eta zahartzaro osasuntsuagoa

(Irudia: CCO Creative Commons. Iturria: PIxabay)

Zahartzaroari loturiko hainbat arazo zerebral eta kognitibo prebenitzeko eraginkorra da musika instrumentu bat jotzea edo abestea. Granadako Unibertsitateko ikertzaileek ondorioztatu dute.

Aurretik ere jakinak ziren musika-tresna bat jotzeak dakartzan onurak, esaterako alzheimerra bezalako gaixotasun neurodegeneratibo bat izateko arriskua txikiagotzeko. Orain, Granadako Unibertsitateko ikertzaileek egindako ikerketak dio musika-praktikak zahartze neurokognitibo osasuntsuago bati lotuta daudela. Onurak urteetan musika praktikatu dutenengan zein beranduago hasi direnengan nabaritzen dira, baina emaitzak hobeagoak dira bizitza musikal goiztiarra izan dutenenengan.

Emaitzek beraz zera erakutsi dute, musika-tresna bat jotzen edo abesten zenbat eta goizago hasi orduan eta zahartze neurokognitibo osasuntsuagoa izango dela. Hau kontuan hartu beharreko datua dela diote ikertzaileek eta hezkuntzan umeen bizitza musikal goiztiarra eta aktiboa sustatu beharko litzatekeela.

Iturria: SINC.