Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zein ekarpen egiten dizute zientziek eta euskarak zuri?

Dokumentuaren akzioak

Zein ekarpen egiten dizute zientziek eta euskarak zuri?

2020/07/07 - Unibertsitatea.net
UEUk sarean sustatutako esperimentuaren hirugarren galdera da.

"Zein ekarpen egiten dizute zientziek eta euskarak zuri?", horixe da UEU sarean sustatzen dabilen ekimenean aste honetako galdera.

"ZientziaK eta Euskara: zenbakien atzean dauden istorioak" Udako Ikastaroen 48. edizioaren sarrera hitzaldia eman zuen Koldo Garciak eta egoera zertan den aztertzeko oinarriak jarri zituen mahai gainean: diagnostikoa, abagunea, aukerak...

Hau abiapuntu hartuta astero galdera bat luzatu dute sarean bakoitzaren esperientzia kontatzeko. Hiru galdera luzatu dituzte orain arte:

  • Zein ekarpen egiten diegu zientziei euskaldun bezala? (ekainak 22-29)
  • Zein ekarpen egiten diogu euskarari ikertzaile bezala? (ekainak 29-uztialak 6)
  • Zein ekarpen egiten dizute zientziek eta euskarak zuri? (uztailak 6-13)

 

Datorren astean azken galdera sareratuko dute: "Zer egin behar dugu hobetzeko?". #ZientziaKEuskara traolaren eta galdetegi baten bidez jasoko dira ekarpen guztiak eta horren inguruan antolatu dute mahai-ingurua uztailaren 17an: "Euskara eta zientziak: ibilbideak eta esperientziak".

Iturria: UEU.