Dokumentuaren akzioak
Zahartzea bizkortzen du ultraprozesatuen kontsumoak
2020/05/20 - Unibertsitatea.net
Nafarroako Unibertsitateko ikertzaileek egin dute ikerketa.
Ultraprozesatuak asko kontsumitzeak telomeroak laburtzen ditu eta zahartzea bizkortzen du. Horixe ondorioztatu du Nafarroako Unibertsitateko CIBEROBN taldeko ikertzaileek egindako azterketak.
Adinean zahartzeak telomeroak laburtzen ditu, baina badaude laburtze hau bizkortzen duten beste arrazoi batzuk. Horietako bat da elikadura desegokia. Hain zuzen, ultraprozesatuen kontsumoa eguneko 3 errazio baino handiagoa denean, telomeroak hondatzen dira eta hauen laburtzea bizkortu egiten da.
Iturria: Nafarroako Unibertsitatea.