Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zabalik dago Zientzia Azokan parte hartzeko izen ematea

Dokumentuaren akzioak

Zabalik dago Zientzia Azokan parte hartzeko izen ematea

2019/09/26 - Unibertsitatea.net
Elhuyarrek antolatzen duen ekimenean, aurreko edizioan, 31 ikastetxetako 308 ikaslek 90 proiektu aurkeztu zituzten. Izen ematea doakoa da.

Elhuyarrek kultura zientifikoa gizartean sustatzeko egiten dituen ekimenetako bat da Zientzia Azoka. 12-18 urte bitarteko gazteengan zientziaren eta teknologiaren arloetako gaitasunak lantzea, bokazioak piztea eta alorreko pertsonak hurbiltzea lortu nahi da. Honela, ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa barrutik bizitzeko aukera eskaintzen zaie gazteei, ikertzaile profesionalekin elkarlanean.

Aste honetan zabaldu da izen ematea eta abenduaren 20rako erronka definituta izan behar dute parte hartzaileek. Urtarrilean ikertzaileekin hasiko dira beraien proiektuak gauzatzen eta guzti horren emaitza maiatzaren 9an aurkeztuko dute Bilbon, Zientzia Azokaren Egunean.

Aurreko edizioan, 31 ikastetxetako 308 ikaslek 90 proiektu aurkeztu zituzten. Izen ematea doakoa da.