Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zabalik dago UEUren liburugintza deialdia

Dokumentuaren akzioak

Zabalik dago UEUren liburugintza deialdia

2019/03/13 - Unibertsitatea.net
Deialdian euskarazko unibertsitate-liburuak aurkeztu daitezke, liburu amaituak, euskaraz sortutakoak nahiz euskaratuak. Proposamenak bidaltzeko epea maiatzaren 3an bukatuko da.
Zabalik dago UEUren liburugintza deialdia

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

UEUk 2019ko liburugintzako deialdia deitu berri du. Deialdiaren helburua euskarazko unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzea da eta bertara euskarazko unibertsitate-liburuak aurkeztu daitezke, liburu amaituak, euskaraz sortutakoak nahiz euskaratuak.

Eskariak maiatzaren 3a aurretik aurkeztu behar dira argitalpenak@ueu.eus helbidean (ikusi UEUren liburuen onartze prozesua) eta honako hauek bidali behar dira:

  • Egilearen edo egileen CVa, beste dokumentu batean.
  • Liburua formatu elektronikoan.
  • Liburua formatu elektronikoan, egilea identifikatzeko balioko luketen datuak ezabatuta (ebaluazio itsua egin ahal izateko).
  • Liburua paperean inprimatua, honako helbide honetara: “UEUko Argitalpen Batzordea. Erribera, 14, 1.a D. 48005 Bilbo”

 

Eskatzaileei irailaren 30a baino lehen jakinaraziko zaie bakoitzaren eskariaren inguruko ebazpena. Argibide gehiagorako idatzi argitalpenak@ueu.eus helbidera edo deitu 946790546 telefono zenbakira (Nekane).