Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian XVI. mendeko Sevillako esklaboen salerosketan euskaldunek izan zuten parte hartzea ikertu du Javier Ortiz Arzak

Dokumentuaren akzioak

XVI. mendeko Sevillako esklaboen salerosketan euskaldunek izan zuten parte hartzea ikertu du Javier Ortiz Arzak

2019/11/21 - Unibertsitatea.net
Sevillako esklaboen salerosketa Atlantikoan diru gehien eman zuena izan zen.
XVI. mendeko Sevillako esklaboen salerosketan euskaldunek izan zuten parte hartzea ikertu du Javier Ortiz Arzak

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

XVI. mendean, Sevillan, esklaboen salerosketa praktika ohikoa zen eta estandarizatuta zegoen bertan bizi ziren euskal emigratzaileen artean. Gutxi ezagutzen den arren, Sevillako esklaboen salerosketa Atlantikoan diru gehien eman zuena izan zen eta Javier Ortiz Arzak ikertzaile bilbotarrak esklaboen salerosketan euskaldunek izan zuten parte hartzea ikertu du.

Aztertutako dokumentazioak erakutsi du euskaldunak tradizioz negozioetan arituak eta esperientziadunak zirela, bai itsasoan, bai ontzigintzan eta baita administrazioan. Gainera, salerosketaren barruan egin zituzten lanak aztertu ditu Ortizek: bai onuradun eta lizentzia esklabisten banatzaile gisa egin zituztenak, eta nagusiki, esklaboen zamaketari eta garraiatzaile gisa egindakoak.

Jarduera hauek euskaldunei ekonomikoki eta sozialki gora egiteko lagungarri izan ziren eta euskal figura batzuk garrantzi historiko handia lortu zuten; Pedro de Morga bankari bizkaitarrak esaterako.

Irakurri tesiaren gaineko xehetasunak UPV/EHUren webgunean.