Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian XV. Koldo Mitxelena Ikerketa Bekaren deialdia abian da

Dokumentuaren akzioak

XV. Koldo Mitxelena Ikerketa Bekaren deialdia abian da

2020/09/16 - Unibertsitatea.net
Ikerketa esparruak Hirigintza eta Arkitektura izango dira.
XV. Koldo Mitxelena Ikerketa Bekaren deialdia abian da

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

XV. Koldo Mitxelena Ikerketa Bekaren deialdia abian da. Euskarazko ikerketa bultzatzea, emakumezkoen ikerketa sustatzea, Errenteriaren inguruko ezagutza areagotzea eta Koldo Mitxelena errenteriar filologoa omentzea du helburu.

Errenteriako Udalak antolatzen du Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) laguntzarekin eta aurtengo ikerketa esparruak Hirigintza eta Arkitektura dira.

Lana euskaraz burutu behar da eta bere iraupena gehienez 18 hilabetekoa izango da beka esleitzen den egune­tik hasita. Bekaren diru zenbatekoa berriz, 15.000 eurokoa izango da.

Eskaerak eta gainerako agiriak aurkezteko azken eguna urriaren 31a izango da. Bekaren gaineko xehetasun guztiak ezagutzeko jo hona: XV. Koldo Mitxelena Ikerketa Beka.