Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Wi-Fia gaixotasunen iturri?

Dokumentuaren akzioak

Wi-Fia gaixotasunen iturri?

2008/10/23 - Unibertsitatea.net

Baionako Komertzio Fakultate ireki berriak ateak itxi behar izan ditu bertako zenbait ikasle eta irakasle gaixotzen hasi direlako.

Airean karbono monoxidorik ez zegoela ziurtatu ostean airearen azterketa bat egin da baina oraindik ezin da esan hau izan denik zorabioen eta burukominen eragilea.

Arazoari aurre egiteko aire sentsoreak jarriko dituzte eta badaezpada bulegoetatik hurbil ezarritako Wi-Fi sorgailua ere kendu dute gaixotasunen iturri izan daitekeelakoan.

Airearen azterketak erabateko emaitzarik ematen ez badu, uhin elektromagnetikoak aztertu beharko dituzte eta baita hauek pertsona hipersentiberetan eragiten dituzten kalteak.