Dokumentuaren akzioak
Ikus-entzunezko lanak ekoizten laguntzeko Benito Ansola Saria
2021/09/17 - Unibertsitatea.net
6. edizioa izango da aurtengoa eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen du Lekeitioko Euskal Zine Bilerarekin batera.
Ikus-entzunezko proiektuak ekoizteko gazteentzako Benito Ansola Saria abian da. Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen du Lekeitioko Euskal Zine Bilerarekin batera, eta aurtengoa, 6. edizioa izango da.
18-36 urte bitarteko gazte ekoizleei zuzenduta dago eta bertara aurkeztu ahal izango dituzte fikziozko proiektuak, sorkuntza lanak, animaziokoak edo dokumentalak. Beti ere, lan originalak badira.
3.000 euroko diru-saria jasoko du irabazleak eta 10 hilabeteko epea izango du proiektua gauzatzeko.
Parte hartzeko epea irailaren 19an bukatuko da. Xehetasun guztiak hemen: Benito Ansola Saria.