Dokumentuaren akzioak
V. Huhezinema. Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultatearen euskal film laburren jaialdiaren bosgarren edizioa martxan
Film laburrek gehienez 30 minutuko iraupena izan dezakete, eta edozein generotako lanak izan daitezke, hau da, animazioa, fikzioa, dokumentala, zine esperimentala... hori bai, ezin daitezke bideoklip, iragarki edota bideo korporatiboak izan.
Parte hartzaileak bestalde, edozein adinetakoak izan daitezke, eta Euskal Herrian (EAE, Nafarroa eta Iparraldea) jaioak edota Euskal Herrian bizi direnak izan behar dira.
Aurtengo edizioan berrikuntza ugari izango ditu Huhezinemak. Berrikuntzen artean nabarmenena izango da Euspot Euskarazko Spot Lehiaketaren sorkuntza. MUrekin batera, Aretxabaletako Udalak eta Arteman Komunikazioa kooperatibak bultzatu dute Euspoten lehenengo edizioa.
Izen ematea eta informazioa: Huhezinema