Dokumentuaren akzioak
Uretan dauden farmako eta eguzki-iragazki hondarrek albo-ondorioak eragiten dizkie arrainei
"Uretan dauden farmako eta eguzki-iragazkiek albo-ondorioak eragiten dizkie arrainei. Horixe ondorioztatu du Haizea Ziarrusta Intxaurtza ikertzaileak.
UPV/EHUko Kimika Analitikoa Sailean egindako ikerketek erakutsi dute amitriptilina antidepresiboa, ziprofloxazin antibiotikoa eta oxibentzona ultramore-iragazkia arrainetan metatzen direla eta kutsatzaile horiek gero plasman, burmuinean eta gibelean albo-ondorioak eragiten dituztela.
Farmakoen eta zaintza pertsonaleko produktuen transformazioaren eta biodegradazioaren inguruko ezagutza-falta nabaria dela dio ikertzaileak eta kutsatzaile horien kontzentrazioa kezkatzekoa dela. Izan ere, kontsumoa gora doa eta ez da lortu araztegietatik horiek ezabatzea.
Ikerketaren gaineko informazio gehiago hemen duzu.