Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Urdaibaiko Biosfera Erreserban praktikak egiteko bi beka eskaintzen ditu Unesco Etxeak

Dokumentuaren akzioak

Urdaibaiko Biosfera Erreserban praktikak egiteko bi beka eskaintzen ditu Unesco Etxeak

2019/03/25 - Unibertsitatea.net
Lanaldi erdiko bekak dira eta Busturiako Ekoetxean gauzatuko dira 2019ko maiatzaren 1etik abenduaren 31ra.
Urdaibaiko Biosfera Erreserban praktikak egiteko bi beka eskaintzen ditu Unesco Etxeak

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Urdaibaiko Biosfera Erreserban praktikak egin eta prestakuntza jasotzeko bi beka eskaintzen ditu UNESCO Etxeak, Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzaren laguntzaz.

Lanaldi erdiko bekak dira eta Busturiako Ekoetxean gauzatuko dira 2019ko maiatzaren 1etik abenduaren 31ra. Hilabeteko ordainsari gordina 450 eurotakoa izango da eta hautagaitza aurkezteko zera eskatzen da:
  • 2019ko maiatzaren 1ean 18 eta 30 urte bitarte izatea.
  • Urdaibaiko Biosfera Erreserbarekin lotura bat izatea (bizilekua, lana, ikasketak, ikerketa, edo Urdaibaiko elkarteren bateko kide izatea).
  • Euskara-maila eta ingeles-maila altuak izatea.
  • Motibazioa eta komunikatzeko gaitasuna izatea.
  • Lehentasuna emango zaie langabezian daudenei.

Hautagaiek Curriculum Vitaea, motibazio-gutuna, Urdaibaiko Biosfera Erreserbarekin lotura duela ziurtatzen duen dokumentua eta langabezian egonez gero egiaztagiria aurkeztu behar dute (Aitana Uria) helbidean "Urdaibai beka" gaia zehatuta. Apirilaren 10a arte dago eskaerak aurkezteko epea eta informazio gehiagorako 944276432 telefono zenbakira deitu zenezake (Aitana Uria).

Hautagaitza prestatzeko hurrengo webguneak bisitatzeko gonbitea luzatu dute: Urdaibai Biosfera Erreserba, UNESCO MAB Programa, IberoMAB, Iberoamerika eta Karibeko Biosfera Erreserba Gazteen Foroa eta MAB Youth Forum.

Iturria: Unesco Etxea