Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Urdaibaiko Biosfera Erreserban egiteko bi prestakuntza-beka eskaintzen ditu UNESCO Etxeak

Dokumentuaren akzioak

Urdaibaiko Biosfera Erreserban egiteko bi prestakuntza-beka eskaintzen ditu UNESCO Etxeak

2022/03/23 - Unibertsitatea.net
18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude eta 8 hilabeteko iraupena izango dute, maiatzaren 1etik abenduaren 31ra.

Urdaibaiko Biosfera Erreserban egiteko 2 prestakuntza-beka eskaini ditu UNESCO Etxeak, Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzaren laguntzarekin.

Gazteei garapen iraunkorrean eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren eta UNESCOren MAB Programaren kudeaketan eta funtzionamenduan esperientzia praktiko eta hezigarria eskaintzea da helburua.

Lanaldi erdiko beka ordainduak (500€ gordin hileko) dira eta 8 hilabeteko iraupena izango dute (maiatzaren 1etik abenduaren 31ra). Ekoetxean (Busturia) egingo dira.

Bekak 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutakoak dira, turismoaren edo ingurumenaren sektoreetan esperientzia edo prestakuntza dutenei. Urdaibaiko Biosfera Erreserbarekin loturaren bat izatea eta euskara eta ingeles-maila altua izatea ere baloratuko da.

Hautagaitzak apirilaren 4rako (13.00ak baino lehenago) bidali behar dira n.viota@unescoetxea.org (Nekane Viota) helbidera.

Xehetasun guztiak: Unesco etxea.

Etiketak: deialdia