Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Gazte ekintzailetza beka deialdian aurkezteko azken eguna gaur da

Dokumentuaren akzioak

Gazte ekintzailetza beka deialdian aurkezteko azken eguna gaur da

2020/09/30 - Unibertsitatea.net
Enpresa arloko ideia edo ekimenak laguntzea du helburu.
Gazte ekintzailetza beka deialdian aurkezteko azken eguna gaur da

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

"Gazte ekintzailetza" programak 25 proiektu ekintzaileri laguntza ematea du helburu. Enpresa arloko ideia edo ekimenak laguntzea nahi da, ekintzailetzaren kultura zabaltzea eta unibertsitatearen eremuan sor daitezkeen enpresa ekimenak laguntzea.

Bertan UPV/EHUko titulatu eta ikasleek parte hartzeko aukera dute, hain zuzen azken hiru ikasturteetan (2017/2018, 2018/2019 edo 2019/2020) unibertsitateko titulazio ofiziala lortu badute edo 2020/2021 ikasturtean graduko azken ikastaroan edo master ofizialen batean matrikulatuta badaude.

3.600 eurotako laguntza ekonomikoa jasoko dute hautatutako ikasle edo titulatuek eta eskaerak egiteko azken eguna GAUR da, irailak 30 (16.30etan).

Xehetasun guztiak HEMEN dituzu.