Dokumentuaren akzioak
UPV/EHUn hautaproba egin dutenen % 97,63ak gainditu du
2010/06/18 - Unibertsitatea.net
UPV/EHUn unibertsitatera sartzeko hautaproba orokorra egin dutenen % 97,63k gainditu egin du. Hau da, unibertsitatera sartzeko fase orokorrera matrikulatutako 8.051 ikasletatik 7.860k gainditu dute.
Campuska matrikulatutako ikasleen emaitzak dira ondorengo hauek:
Matrikulatuak Gaindituak
Araba 1.051 1.029
Bizkaia 4.031 3.906
Gipuzkoa 2.969 2.925
Guztira 8.051 7.860